Koldo Mitxelenak antolaturiko Iparraldea Bertan zikloaren barruan, Peio Etcheverry-Ainchartek "Aberri txiki, Aberri handi" izeneko hitzaldia eskaini zuen.
"Euskal gatazka politikoa aztertzen denean, XXI. mende hasiera honek erakusten du egoera soziopolitikoa guztiz ezberdina dela Euskal Herriko bi aldeetan. Ipar Euskal Herria eta Estatu frantsesaren arteko loturen historia zaharrean datza egoeraren jatorria, bereziki nazioen eraikuntzaren bilakaeran. Hainbat faktorek eragin zuten Hegoaldea Madrilgo botere politikoarengandik urrun gelditzen zen bitartean, Iparraldea Pariseri gero eta sakonkiago lotzen zela, batez ere XIX. mendean zehar, III. Errepublikak bultzaturik: frantses hezkuntza sistemaren sortzea, zerbitzu militarrarena, citoyenneté edo herritartasun frantsesaren zabaltzea, besteak beste. Ondorioz, Pirinioetako alde batean bi nazio aurrez-aurre eraikitzen zirelarik -- euskalduna eta gaztelera -- beste aldean euskal aberri txiki bat frantses aberri handiaren baitan murgiltzen zen.
Euskal asimetria baten jatorria..."
Grabaketa: Koldo Mitxelena (kmk.gipuzkoakultura.net)
2011
Oso interesgarria izan da hitzaldia. Ipar Euskal Herriko errealitatea ezagutzen laguntzen duna hegoko euskaldunoi. Sarritan ez ditugu ulertzen iparraldekoen ezberdintasunak eta, onartu behar dut alde batetik behintzat ez ditugula gustoko, nahiago genukeela gure antzerako euskal nortasua edukitzea. Dena den, kritika gisa, aipatuko nuke hitzaldian ez dela Iparraldeko euskal abertzaletasunik aipatu. Badago eta anitza. Errebindikazio asko euskal erakunde baten alde Pariseko zentralismoaren aurrean.
Melkotz 7 months ago