NAFARROA 1512 DENDA: Mañueta kalea 2, behea. Iruñea
Irailean, gure bulegoa aurkeztu genuenean, Nafarroako konkistaren inguruan dagoen material bibliografikoa, bildu nahi genuela esan genuen. Eta dagoeneko, Txalapartak, Pamielak eta Nabarraldek argitaratu duten materiala salgai daukagu.
Liburuak, DVDak, txapak, aldizkariak, pegatinak, ... Nafarroako konkistaz eta gure herriaren Historiaz jabetzeko aukera paregabea.
Modu berean, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenari bultzada ekonomiko bat emateko asmoarekin, 12 eurotako bonolaguntzak kaleratu ditugu, gure dendan salgai daudenak.
Hurbildu Mañueta kalean daukagun egoitzara, eta ezagutu ezazu deuseztatu ezin izan duten oroimena !
SALGAI DAUKAGUN MATERIAL ZERRENDA DESKARGATU
http://www.1512-2012.com/wp-content/uploads/2010/12/DENDAREN-MATERIALA-2010-a...
http://www.1512-2012.com/?p=857
Eskaerak egiteko: info@1512-2012.com
Link to this comment:
All Comments (0)