Urtz 1988an sortutako rock musika taldea zen. Pasaian entsaiatzen hasita, rock, pop eta heavy metalaren osagaiak hartu zituzten. Ekaitzaren garrasia lehen diskoarekin (1992), arrakasta itzela lortu zuten; Gor disketxearen arabera, euskal rockaren klasikoa. Hautsa astinduz bigarren diska (1994) ere arrakastatsua izan zen; Kaixo! kanta taldearen kanta ezagunena bihurtzekoa zen. Hain urrun (1996) eta Lur gazian ametsak ereinez (1998) diskoek ez zuten aurrekoen adina ospe izan. Aingeru (2001) bosgarren eta azken albumean, disketxea eta hainbat taldekide aldatuta (Javi Estella eta Ritxi Barrenetxera sartu ziren), pop uretan sakonago murgildu ziren.
Link to this comment:
All Comments (0)