2012ko urtarrilaren 21ean egun zoragarria bizi izan genuen Lezon, ikastola berriaren inaugurazioa merezi bezala ospatzeko.
Eskualdeko dultzaineroek herriko kaleak girotu ondoren, Saldise plazan bildutako guztiok kalejiran joan ginen ikastolara. Txalapartariek eta Murixka dantza taldean dauden ikasleek eman zioten hasiera ekitaldiari, eta, jarraian, hainbat ordezkarik hartu zuten hitza: Gotzon Bereziartua Lizeoko lehendakariak, Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak, Julen Bengoetxea Hezkuntza delegatuak eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko ordezkari Arantza Manterolak, hurrenez hurren.
Iñaki Labakak ikastola berrirako propio sorturiko kantak hunkitu egin gintuen, eta Boxtin, Boxton eta Porrotxen emanaldi bereziak, berriz, barre ederrak eragin. Kilometroetako kantarekin ere dantzatu genuen, eta, zinta mozketaren ondotik, eraikin berria bertatik bertara ezagutzeko parada egon zen.
Link to this comment:
All Comments (0)