Azkoitia, Gipuzkoa. Azkoitiko Udalak antolatzen duen Forum Azkoitia topaketan euskal nortasunari buruzko hausnarketa egingo dute gaur eta bihar Euskal Herriko hainbat adituk. Forumaren bigarren edizioa da hau eta Xabier Euzkitze bertsolari eta komunikatzailea izango da saioen moderatzailea. Jardunaldien aurkezpenean "euskal identitatea, ikuspegi zabal batetik" lantzeko asmoa agertu zuen Euzkitzek, \"gai mamitsua, interesgarria eta egunerokotasunari lotutakoa" baita.
Link to this comment:
All Comments (0)