Uploaded by txatxangorria on May 7, 2011
Hamairu urte nituanean,
oraindik galtza motxetan,
bere atzetik ibiltzen nintzen
herriko kale hotzetan;
prinzesa hura behar bezela
kortejatzeko lotsetan
bere etxera lagundu nahirik
eskolatik arratsetan.
"Oh, ez !", esaten zuen,
oraindik ez, gaztetxo naiz.
"Oh, ez !, inolaz ez,
etxera joan behar dut garaiz".
Hemezortzira ailegatuta
romantizismoz beterik
etzan posible eromen hura
bazter batera uzterik;
aingeru harek ez zidan sortzen
sufrimentua besterik,
sekulan ere ez nuen lortu
bi besoetan hartzerik.
"Oh ez !", esaten zidan,
"maitemintzeko gaztea naiz.
Oh, ez! , oraindik ez
lotsa ematen dit ta ez dut nahi".
Lotsaren lotsez pasa ta gero
dozenerdi bat eskutik,
pentsatu zuen komeni zela
sartzea bide hestutik;
eta nik nola oraindik ere
jarraitzen nuen gertutik,
ezkondutzia eskatu nion
ez bazitzaion inportik.
"Oh, ez! ", erantzun zidan,
"aspertzen nauzu, zoaz apaiz.
Oh, ez!, inolaz ez,
beste batekin ezkontzen naiz".
Festa batean ikusi nuen
handik zortzi bat urtera,
ta hotz-hotzean ausartu nintzen
sagar helduen hartzera,
irrifar doble makur batekin
izkutatu zen atzera:
ez zen ausartzen bere zezena
adarrez adornatzera.
"Oh, ez!, ez da posible,
horrelakorik ez nuke nahi.
Oh, ez! , inolaz ez,
ni etxekoandre jator bat naiz."
Mutilzartuta bizi nintzela
laugarren piso batian,
behin uste gabe topatu nuen
gure etxeko atian ...
bere onenak gastatutako
alarguna zen artian,
eta honela erantzun zidan,
oraingoz bion kaltian:
"Oh, ez! , orain ia ez,
nahiz eta zutaz pentsatu maiz.
Oh, ez!, inolaz ez,
oheratzeko zahartu naiz.". (bis)
(X. Lete / A. Valverde)
-
4 likes, 0 dislikes
10:10
Amaiur gaztelu beltz (Imanol)by txatxangorria4,278 views
6:12
ni naiz (Xabier Lete)by txatxangorria3,081 views
6:01
Azken oyua 1/2 - Lauaxeta - Antton Valverdeby Kaskabeltza304443 views
5:11
Zu zeu ta ni (Gontzal Mendibil)by txatxangorria13,331 views
2:17
MAITASUN HITZAKby karantton4,970 views
4:58
XABIER LETEREN OMENALDIA OIARTZUNEN. JON BERGARETXE, "MAITEAZ GALDEZKA".by moonmagazineinfo990 views
2:21
Ama (Mikel Laboa)by txatxangorria12,077 views
4:36
13 Gazte eguna Urduñan (Izargi)by txatxangorria2,556 views
2:29
Kantuz (Mikel Laboa)by txatxangorria1,403 views
5:34
Maitasunez Hil (Xabier Lete / Antton Valverde) - Edorta & Boti - Leize Gorriaby MAKILIPURDI505 views
3:40
Kazkazurik bere buruari - Bertso Zaharrak - Antton Valverde, Julen Lekuona, Xabier Leteby Kaskabeltza304314 views
5:29
XABIER LETE- LORE BAT, ZAURI BAT.by aranzazu5322,547 views
4:56
Aitormena (Hertzainak)by txatxangorria19,950 views
4:00
XABIER LETEREN OMENALDIA OIARTZUNEN. ANTTON VALVERDE, "AMODIO AMORE"by moonmagazineinfo655 views
1:38
Txanton Piperri (Zapirain)by txatxangorria823 views
5:54
Balearen bertsoak (Benito Lertxundi)by txatxangorria6,705 views
2:43
Juan Carlos Irizar - Maitasun Abestia - Canción de Amor (Zuzenean, Berriz 2009)by JuanCarlosIrizar1,078 views
2:37
Ez da posible (Ruper Ordorika)by txatxangorria13,618 views
4:02
Xabier Lete. "Xalbadorren heriotzean".by AZTMusikaEragintza126,162 views
0:55
Ernest Lluch (PSC-PSOE) contra los partidarios de ETA durante la tregua en Donosti 1999by alexisfrubio24,463 views
- Loading more suggestions...
Link to this comment:
All Comments (0)