Adierazpena:
Gaur hemen aurkezten garen lagunok, euskal herritarrei egin dugun hausnarketa eta bere ondorioz ematera goazen urratsaren berri eman nahi diegu.
Euskal Herriak ez du demokraziarik ezagutzen, ezin du bere etorkizuna erabaki. Euskal Herriak sufritzen dituen eraso errepresiboa eta egoera antidemokratikoa larriagotzen ari dira. Ez dago adierazpen askatasunik, ez dago antolatze askatasunik, ez dago mobilizazio askatasunik, ez dago independentista izaterik...
Gure etorkizuna ezin erabaki eta epaile zein guardia zibilaren diktadurara kondenatzen gaituzte. Herri hau espetxeratu, erbesteratu, zigortu eta bortxatzen duten bitartean, PP eta PSOEko torturatzaileekin batera ETA deitoratzea eskatzen digute PNV eta Nafarroa Baiko politikari lotsagabeek. ETAren aurka hain ozenki ateratzen diren horientzat, gure gaitzespen eta beren hipokresiaren deitoratze tinkoena.
Euskal Herriak demokraziarik gabe, diktadura polizial eta judizialaren aurrean, herri antolakundeen eta alderdien ilegalizazioaren aurrean, preso politikoak hiltzeko kondenaren aurrean... finean, herri hau hiltzeko Estatuek duten determinazioaren aurrean, zer egiten dute Euskal Herriaren alde «abertzale» deitzen diren indar politiko horiek? Noiz altxatuko dira herri honek jasaten duen zapalkuntzari aurre egiteko?
Hemen bildu garen herritarrok, modu batera edo bestera, Euskal Herriaren aldeko borrokan parte hartu dugun Ezker Abertzaleko militanteak izan gara. Orain arte, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduko herri antolakundeetan jardun dugu. Hortzetaraino armaturiko poliziek, gu torturatu eta espetxeratzera etorri direnean ihes egin behar izan dugu. Ez gara bakarrak izan. Azken urteotan, jende andana espetxera eraman dute edo ihes egin behar izan du soilik herri honen askatasunaren alde aritzeagatik. Egoera horri herri bezala erantzuteko dugun premia inoiz baino agerikoagoa da.
Baina gaur, burutzen ari garen adierazpen honen bidez, honakoa azaltzera gatoz: Gure antolakundeetan borrokatzeko aukerarik jada ez dugula ikusirik, adierazpen hau izenpetzen dugunok ez dugu borrokarako etsipenean erortzeko edota gure burua Espainiako «Audiencia Nacional»ean aurkezteko inongo asmorik. Etsaiak gu neutralizatzeko asmoa bazuen, oker dabil.
Guk hartua dugu gure erabakia: Armekin etorri dira gure etxeko atea botatzera, torturatzera eta espetxeratzera. Espainian hain errotuta dagoen armen arrazoiarekin etorri zaizkigu, eta guri bederen, borrokarako beste aukerarik ez digute utzi; armen inposaketari armen bidez aurre egitea geratzen zaigu, eta determinazioz egingo dugu!
ETAkoak ez izan arren, ETAko kide bagina bezala epaitu eta bahitu nahi izan gaituzte, eta horren aurrean ez gara kikiltzen: Armak eskutan hartu eta, gure aurretik beste askok egin duten bezala, Euskadi Ta Askatasunean sartzeko hautua egin dugu.
50 urte dira Euskadi Ta Askatasuna sortu zenetik, 30 urte euskal herritarrok Espainiako Konstituzioari ezetz esan genionetik. Zenbat urte igaro behar dira inposaketaren bidea antzua dela ikus dezaten? Herri honek bizi duen eraso egoera iraunkorraren aurrean, apaltasunez baina harrotasun osoz, euskal herritarrei gure erabakiaren arrazoiak azaldu nahi genizkien, bai eta mezu argia helarazi errepresioaren arduradun politikoei ere.
Azkenik, Euskal Herriaren askatasunaren eta berreraikuntzaren alde era antolatuan eta konprometituan borrokatzeko deia luzatu nahi genieke euskal herritar guztiei.
Gora Euskal Herria Libre!
Jo ta ke irabazi arte!
Hamar euskal herritar
no hay nada tan admirable como dedicar la vida a la lucha por la libertad, y encima todo a pesar de los riesgos que conlleva y, simplemente admirable
borroka bide bakarra da, jo ta ke
AurreraBolie1975 2 years ago 20
argi gelditzen zaigu ! borroka da bide bakarra ! izan zirelako zarete zaretelako izango gera !!!!!!
independentziaa 3 years ago 18