Abestixa: Lekandapean
Abeslarixa: Mikel Urdangarin
Diskua: Badira hiru aste
Letria:
Lekandapean urduri, otsoek hainbat ulubi.
Herri bakarra bagara ere, ikusten dodaz mundu bi.
Estartan azagarie, gitxi lez bitxo argie.
Batzuentzako guzurre dana, besteentzako egie.
Saguek ona ta hara hustu dauskue ganbara.
Lapur handiek kalean dabiz ta txikiek kartzelara.
Bele baltza zozoari sarri jabilko kantari.
Noz arte egon beharko dogu tiraka hil kanpaiari ?
Kalean orbela erortzen, erortzen...
Betazpiak bentanarean haizeak atean zirikatzen
eta orbela jausten, jausten, jausten...
Mendien kukuak kuku ta oilarrak kukurruku.
Berba ein behar dogun unean zergatik gagoz gu mutu?
Mirue dau pikondoan ta katue sutondoan.
Urrin dauena noiz egongo da maite dauenan alboan?
Animalien artean bizi gura dot bakean.
Inoren menpe egongo ez dan aberri aske batean.
Hodei artean marmarrak urrun joakuz antzarrak.
Eurek eroan dagiezala gure pena ta negarrak.
Kalean orbela erortzen, erortzen...
Betazpian bentanarean haizeak ateak zirikatzen
eta orbela jausten, jausten, jausten...
itzela
margheritabracco 1 year ago