Uploaded by Multimediaeaj on Nov 6, 2011
Gaur Kursaal-en burutu den ekitaldian EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk gogoratu duenez, "zenbat lan egin da. Dena ezinbestekoa da Pasaia berbizteko, Europarekin lotuko gaitun trena ekartzeko, Nanogune martxan jartzeko. Zenbat amets. Zenbat ilusio. Hainbat eta hainbat lana, proiektuak egiteko, dirua lortzeko, konpromisoak betearazteko. Hori dena. Hori bait da Euzko Alderdi Jeltzalea-ren lan-eredua".
"Eta orain, zer? Orain, bat batean, -Gipuzkoa aurrera- gelditu, eta -Gizpuzkoa stand by- martxan jartzen da. Ez aurrera, ez atzera. Dena zai eta denok zain. Bost hilabete pasa dira dagoeneko. Aldundiak ez du oraindik bere programa aurkeztu. Iparrarik gabeko ibilbidean dabiltza. Denbora pasan. Baina egunak joan, egunak etorri, eta Gipuzkoan, ezker abertzalearekin, "EZ" nagusitu egiten da. Dena da "EZ". Dena da "bihar".Dena atzeratu, dena aztertu. Gaztelaniaz esaten den bezala, "por el análisis a la parálisis", hori gertatzen ari da Gizpuzkoan hauekin.Lehen BAI zena orain EZ bihurtu da" gaineratu du.
Buruzagi abertzaleak azpimarratu du baia "azken 34 urte hauetan aurrerapen eta lorpen handiak eta baliabide ugariak erdietsi ditugu gure Herriarentzat. Eskumenak negoziatu ditugu, inbertsioak erakarri ditugu eta gure nortasun berezia eta gure eskubideak defendatu ditugu".
"Madril-en Euskadi defendatu dugu eta defendatzen jarraituko dugu. Euskal hiritar garen aldetik Euskadi-ren etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea defendatuta, eta krisialditik irteteko eta enplegua sortzeko proposamen eraikitzaileak eginda, hori bait da gure beste lehentasun handia. Bakea nahitaezkoa da, baina, gaur lehentasuna enplegua da. Azken urte honetan langabezia %25ean hazi da Euskadin. Espainian baino hiru aldiz gehiago. Lehen Espainian baino hobeto geunden, orain, aldiz, geroz eta okerrago gaude.
Hau da PSE-PP itunaren emaitza. Langabezia gehiago.Behera eta behera goaz Lopez-Basagoiti itunarekin. Guri dagokigu, guri bakarrik, egoera honi buelta ematea. Euskadi berriro gorako bidean jartzea. Euskadi gora begira eta ez behera. Hau da gure zeregina eta ardura. Hau da Euzko Alderdi Jeltzaleak eskaintzen duena, eta lortuko duena.Urriaren 20tik aurrera, Euskadik itxaropen berri bat dauka.Gure Aberriaren ametsa egiaztatzeko itxaropena.Euzko Alderdi Jeltzaleak Estatus Politiko Berria proposatu du 2015erako. Hau da euskal gizarteari aurkezten diogun proposamena eta konpromisoa.Urte luzeetan, indarkeriaren tunel beltzean egon ondoren, argia ikusi dugu.Argi hori ez dugu alde egiten utziko.Herri bat gara. Herri bezala aurrera egingo dugu. Herriak berak markatuko duen bidea eginez. Nahi dugu eta lortuko dugu.
Urteetan amestu dugun etorkizun berria lortuko dugu. Gure esku dago. Euskadi, Nazioa Europan. Itxaropen eta etorkizun berria iritsi da. Gu guztion eskuetan dago. Gure erabakia da."
Category:
Tags:
- Iñigo Urkullu
- donostia
- arantxa tapia
- eaj-pnv
- kongresua
- hauteskunde orokorrak
- euskadiren alde
- Gipuzkoa
- Basque Nationalist Party
License:
Standard YouTube License
-
1 likes, 0 dislikes
1:40
Iñigo Urkullu tres objetivos. Euskadi en Paz Empleo en Euskadi Y un Nuevo Estatus Políticoby Multimediaeaj60 views
1:23
Urkullu: "Venimos con un programa en la mano. El programa +Euskadi puede+"by Multimediaeaj48 views
0:36
Urkullu: "Euskadiren alde egitea gure esku dago."by Multimediaeaj25 views
4:05
" Hoy como ayer y también como mañana ¡Votamos por Euskadi. Votamos EAJ-PNV!"by Multimediaeaj534 views
0:59
Iñigo Urkullu en Lantaron - Votamos por Euskadiby Multimediaeaj36 views
0:30
SPOT Elecciones Generales 2011 Euskadi Puede, Euskadiren aldeby Multimediaeaj921 views
7:53
Urkullu: "Hace cinco meses les sacamos 8.000 votos y ahora les hemos sacado 40.000 votos"by Multimediaeaj69 views
10:43
EAJ-PNV en la Conferencia de Paz - EAJ-PNV Bake Konferentzianby Multimediaeaj94 views
2:17
Urkullu: Euskadi no puede aceptar que nos arrastren también por la inacción de PSE-PP-Bildu..by Multimediaeaj48 views
2:08
Urkullu: "Euskadi puede con todo"by Multimediaeaj49 views
1:16
Iñigo Urkullu Laudion: "EAJk autogobernuaren osoko garapena aldarrikatzen du"by Multimediaeaj38 views
9:40
Urkullu: "Entre todas y todos tenemos que conseguir un nuevo futuro"by Multimediaeaj94 views
4:25
Urkullu: Ezker abertzalearen eredu ekonomikoa porrot egiten duen errealitatetik...by Multimediaeaj31 views
1:20
Urkullu: "EAJren proiektuak funtzionatzen du"by Multimediaeaj37 views
1:14
Iñigo Urkullu. Jornada de reflexión con el mundo económico.by Multimediaeaj18 views
0:31
Urkullu: "Euskadin hasi eta bukatzen da gure proiektua"by Multimediaeaj18 views
1:27
Urkullu: "Euzko Alderdi Jeltzalean, Euskadiren alde egiten dugu urteko 365 egunotan".by Multimediaeaj18 views
3:31
Iñigo Urkullu valora el acuerdo entre PNV y el Gobierno Sociby europapress50 views
2:18
Urkullu: "Proponemos subvencionar al 100% los planes de viabilidad de los proyectos..by Multimediaeaj27 views
1:07
Erkoreka: "EAJ da aurrekontuetan oreka mantentzea eta zorretan ez sartzea"by Multimediaeaj21 views
- Loading more suggestions...
Link to this comment:
All Comments (0)