2010-II-17 | Andoaingo Udaleko Euskararen Normalkuntzarako Lansailak herriko hiru ikastetxeekin batera kazetaritza eta komunikazio tailerra martxan jarri du, bigarren urtez jarraian. DBHko Aritz Altuna, Axel Garcia, Sara Gomez, Nahia Madinabeitia, Leire Montero, Maialen Oiarzabal, Nerea Ormaetxea eta Naiara Sarasua ekimenean parte hartzen ari diren ikasleak dira. Kazetari lanetan ipini eta Manu Etxezortu Euskadi Irratiko esataria elkarrizketatu zuten. Andoaindarra herrian bertan elkarrizketatu zuten, Urigain Kultura Etxean hain zuzen.
Link to this comment:
All Comments (0)