www.zuialde.tk Aurten ere, urtero legez, ehunka pertsona Euskal Herri osoko kaleetara atera gara kantatzeko asmoz. Agate Deuna ospatuz, kaleak kolorez eta musikaz bete ditugu.
Zuian ere horrela egin genuen atzo, 60 bat pertsona Murgiako kaleetan barrena murgildu ginen, tabernaz taberna, musikaz, kantuz eta dantzaz Zuia bustiz. Horrela egin genuen Bidabarri kultur taldearen eskutik, azken urteetan egin genuen bezala, eta hemen duzue horren adibide bat, bideo eginez. Honetan Zuiako udaletxearen plazan ageri gara Santa Agedari gogor kantatuz eta gure makilaren hotsak, natura esnatuz, laster udaberria helduko da eta. www.zuialde.tk
Link to this comment:
All Comments (0)