Mirande Kabareta ikuskizun lotsagabea, ausarta eta politikoki ez-zuzena da. Kabaretaren eta antzerkiaren artean, kafe-giroan jarduten dute antzezleek eta musikariek.
Ikuskizunak Jon Mirande idazle eztabaidatu bezain goraipatuaren bizitzako pasarte bat du abiaburu. Abiatu ondoren, ordea, hala antzezleek nola musikariek, zirikatzaile eta lotsagabe, ustekabeko bideetara jotzen dute, sexutik politikara eta alderantziz.Testuak: Edorta Jiménez
Antzezleak: Galder Perez, Ane Zabala eta Edorta Jimenez
Orkestra: Txuma Murugarren eta Rafa Aceves
Link to this comment:
All Comments (0)