Martxoak 27an Mihiluze saio berezia Bilborock aretoan! SARRERA DOHAINIK! Saioa hasi aurretik, 18:30etatik aurrera GONBIDAPENAK banatuko dira BILBOROCK-en! Gazteek FAMATUEN LAGUNTZA izango dute sariak irabazteko!
Telebistako saio arrakastatsuak Bilborock aretoa plato bihurtuko du martxoaren 27an. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizek gazte bilbotarren lehia gidatuko dute. Bitartean, partaideak famatuen laguntzarekin jokoan dauden sariak irabazten ahaleginduko dira (multiabentura egun pasa 6 laguntzat, MP3ak). Artista gonbidatuak Urko Aristi, Onintza Enbeita, Joseba Olagarai, Yannick Vergara, Jokin Lacalle eta Ane Miren Lersundi kontorsionista. Publiko gisa etorri nahi duenak, ikuskizuna ospatuko den egunean gonbidapenak jaso ahalko ditu Bilborock-en 18:30etatik aurrera.
Link to this comment:
All Comments (0)