Uploaded by ttipiTB on Feb 27, 2009
Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak, bortz herrietako udalek, Arantza, Igantzi, Lesakako Irain eta Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoetako eta Toki-Ona instituko Guraso Elkarteek, Berako Ezker Abertzalea, EA eta Aralar udal taldeek, Lesakako Onin udal taldeak, ELA sindikatuak, Lesakako Osasun Zentroak, Igantziko eta Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoek, Cederna-Garalur erakundeak eta Berako Uxua Emakume Taldeak Lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko bigarren Itun Mankomunatua sinatu zuten ortzegun arratsaldean Berako Herriko Etxean.
XXI. mendeko erronka
Itunan ageri denez, emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna da XXI. mendeko erronka nagusia. Berdintasun formala ordenamendu juridikoan jasota badago ere, herritarren arteko berdintasun errealaz hitz egitea eragozten duten gizarte jarduerak aldatzea eskatzen duten diskriminazio modu ugari dago oraindik ere. 2007 eta 2008 urteen artean indarrean izan zen lehen itunaren ondotik, bigarrena 2009 eta 2010ean egonen da indarrean.
Gizarte eragileei zuzendutako ikastaroak
Bortz eremutan landuko da bereziki itun hau eta horien berri eman zuen Ana Irastorza, Irain Guraso Elkarteko ordezkariak. Alde batetik, erantzunkizunaren baloreen aldaketara bideratutako sentsibilizazio ekintzak eginen dira, bertzeak bertze hitzaldi informatiboak, erditzea prestatzeko ikastaroak, Uraren ixiltasuna filmaren emanaldia edo erantzunkidetasunaren inguruko tailerrak eginen dira datozen hilabeteetan. Halere, lehenik Bortzirietako gizarte eragileei zuzendutako formazio ikastaroak eginen dira. Zehazki, bina orduko tailerrak eginen dira martxoaren 12, 17 eta 26an eta apirilaren 2an, 18:00etatik 20:00etara, Cederna-Garalur erakundeak Alkaiagan duen egoitzan.
Haurtzaindegia urte osoko jardueretan eta ludoteka eta jubiloteka urrian
Erantzunkidetasunerako emakume eta gizonen arteko itunak eremuan, giza trebetasunen eta gatazken kudeaketarako tailerra eginen da azaroan eta ituna sinatu duten Guraso Elkarteek parte hartuko dute. Denboraren kudeaketa modu berrien garapen eta finkatzeko eremuan, dirulaguntzak eskuratzeko baremoan, urtartze irizpideak aintzat hartuko dira eta ardura familiarrak duten pertsona langileen ordutegi malgutasuna erregulatu nahi da 2009 urtean zehar. Baliabide eta udal zerbitzuen sorrera, herritarren bizi pertsonala, profesionala eta familiarra uztartzea lagunduko duten ekintzen eremuan, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da 2009an burutu beharreko jardueretan eta horretaz gain, ludoteka eta jubiloteka martxan jarri nahi dira urrian.
-
0 likes, 0 dislikes
6:35Por Lesaka 25 Octubre 2011by flipflopjop102 views
3:44Lesaka 2011 giltzarriby itxasi150 views
3:40Kanka-Lesakaby megatumba12165 views
9:58Ruta a Lesakaby janiker1111 views
2:44Hotel rural Atxaspi, Lesaka, Navarraby HRNavarra66 views
9:54DELIVER US Banda de musica de Lesaka y Coro de ...by VAPEZTEGUIA292 views
1:11Lesaka Bandera arbolaby dantzagune207 views
1:29Lesaka.by cimacien51 views
1:17lesaka 2011by Hernaniar481 views
5:02DH IGANTZI 2011by koldoizagirre1,044 views
0:44Lesaka 2011by potebita665 views
0:11Les, aka BUBBLEHEAD Les shooting .357 revolverby Battleboy44151 views
0:08Mario salto lesaka 2by kalosfero194 views
4:09Ttipi-ttapa Telebistaren aldeko kontzentrazioaby ttipiTB256 views
4:21Askatu - Baldin bada (Igantzi)by Baztandar563 views
0:39Arantza 2008by yosoyendika2318 views
22:23Lesaka kantu jira 2011-12-4by Eskunabarrak74 views
8:26Berako mendi maratoi erdia 2009 (1)by muxilarri663 views
8:43Berako mendi maratoi erdia 2009 (2)by muxilarri461 views
3:37Antzerkia lesaka 2011by AtxaspiHotela55 views
- Loading more suggestions...
Link to this comment:
All Comments (0)