Aupa Katamalo!
Atzamarrak nekatu egiten zitzaizkion
egunak kontatzen hasten zen bakoitzean.
Egutegiek zertan egiten ote dute mesede?
Horren garrantzitsua da
bizi dugun egunak, zenbakia eta izena izatea.
Zergatik dira batzuk besteak baino egunago??
Beharrezkoa delako noski,
beharrezkoa baita egun zehatzen esperoan egotea,
bizitza osoan egun zehatzen esperoan ematea...
eskolara hasteko lehen eguna,
lehen muxurako eguna,
maitasuna egiteko lehen eguna,
hamazortzi urte betetzeko eguna,
lana aurkitzeko,
etxea erosteko,
ezkontzeko,
familia osatzekoa,
jubilatzekoa
eta hiltzekoa.
Eta zergatik ez datoz egutegietara
bizitzea erraza zeneko egun haiek.
Zergatik ez dakartzagu efemerideetara
jolas egitea derrigorrik ez genuen egun haiek.
Atzamarrak nekatu egiten zitzaizkion,
egunak kontatzen hasten zen bakoitzean.
Urteak pilatzen zitzaizkion atzazaletan
eta horixe horixe bilatu zuen
urteotan guztietan,
egunak, urteak
besterik ez.
Link to this comment:
All Comments (0)