Euskaraz Bizi proiektuaren sortzaileok, eguraldi ederra lagun, egun zoragarria pasa genuen igandean. Euskararen aldeko mendi-buzoia jarri genuen Kukuarri mendian, hemeretzigarrena, hain justu. Laskorain ikastolakooi egokitu zaigu aurtengoan egun horren antolaketa.
Hiru autobus leporaino beteta abiatu ginen Tolosako zezen-plazatik Igeldora, eta han, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolakoekin, Lizarra ikastolakoekin eta Gasteizko Euskaraz Bizi taldeko lagunekin elkartu ginen. Guztira, 230 laguneko taldea igo ginen Kukuarrira.
Bertan, Kukuarri puntan, Argitxoren omenez jarritako oroigarriaren parean agurra dantzatu eta lau taldeok, beste behin, euskararen alde egiteko eta ekiteko dugun konpromisoa berretsi genuen.
Handik, Oriora abiatu ginen. Bidean, ordea, itsasoa aurrez aurre genuela, hamaiketakoa ere egin genuen. Eskerrak eman, nola ez, hamaiketakoa prestatu ziguten ikastolako langile eta gainerako laguntzaileei!
Eguraldi aparta zegoela eta, Oriora iritsi bezain laster, neska-mutil zein guraso batzuk hango hondartzan bainua hartu zuten.
Hondartzaren pareko zelaian bazkaldu eta arratsaldea giro ederrean igaro genuen: abestiak, dantzaldia, kantu-jolasak Seiak aldera autobusa hartu eta nork bere herrira buelta.
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolaren ardura izango da hurrengo mendi-buzoia antolatzea.
:)
katiloka1 8 months ago
Aupa Ikastola! Aupa Laskorain!
eta aupa Pablito!
xabierlizardi 1 year ago