Bertan esandakoa:
Atsaldeon!
Gaurkoan hemen bildu gara orain dela aste batzuk hasitako moskeo kanpainari bukaera emateko.
Hernaniko Gazte Asanbladaren egoera larriari buelta emateko asmoz ekin genion lanari, agerikoa baitzen Asanbladak eraberritze bat behar zuela.
Moskeo kanpaina honetan Gazte Asanblada irudikatu nahi izan dugu; Hernaniko baratza. Barazki askoz osaturiko baratza: tomatea, letxuga, tipula, azenarioa... Kolore askoz osaturiko baratza. Kolore ezberdineko baratza. Gazte ezberdinez osaturiko Asanblada, azken finean.
Hori dela eta, azaroaren 19rako, larunbateko goizeko 11tarako asanblada handi bat deitzea erabaki dugu. Bertan, denen parte hartzea, iritzia eta ikuspegia bilatzen dugu, asanbladaren eraberritze honetan guztion arteko lana izango baita balioko duen bakarra.
Hernaniko gazte guztien elkarlana bilatzen dugu, Hernaniko gazte guztien arazoei aurre egitea baita gure helburu. Asanblada ireki bat bultzatu nahi dugu, non edozeinen ikuspegiak bere balioa izango duen.
Beraz, larunbatean denak Kontrakantxa Gaztetxean bil gaitezen espero dugu!
Hernaniko Gazte Asanblada
Link to this comment:
All Comments (0)