Alert icon
We're changing our privacy policy. This stuff matters.  Learn more  Dismiss

Musikazaleek gozatzeko aukera ederrak dituzte hilabete honet

Loading...

Sign in or sign up now!
372 views
Loading...
Alert icon
Sign in or sign up now!
Alert icon

Uploaded by on May 16, 2008

Errate baterako, larunbat honetan, maiatzaren 17an, Musika Banden Alardea antolatu du Lesakako bandak, Udalaren laguntzaz. Herriko musika bandarekin batera, Nafarroako Garinoiain eta Arabako Araiakoa izanen dira musika banden alarde honetan.

Arratsaldeko 17:30ak aldera aurresku batekin eginen zaie ongi etorria bandei. Segidan kalejira eginen dute, bakoitzak bere bidetik eta azkenik, banda bakoitzak kontzertu ttiki bat eskainiko du plazan. Musikariak afaltzera bilduko direla ere aipatu digu Mikel Iriarte, Lesakako Musika Bandako zuzendariak.

Hurrengo larunbatean, maiatzaren 24an, ikasleen arteko txapelketa antolatu du Musika Eskolak, bere lehen musika ekitaldiaren barrenean. Txapelketa udaletxeko pleno aretoan eginen da.

Bertzetik, akordeoilari taldea bere 25. urteurreneko ospakizunetan ari da. Joan den larunbatean emanaldi bikaina eskaini zuten 25 urte hauetan taldetik pasatu diren akordeoilariek, lehenik kalejiran eta gero kontzertuan. Maiatzaren 31n, berriz, Enrike Zelaiak eta IƱaki Dieguezek kontzertua eskainiko dute Onin errekaren gainean, arratseko 20:15ean.

Category:

News & Politics

Tags:

License:

Standard YouTube License

  • likes, 0 dislikes

Link to this comment:

Share to:

All Comments (0)

Sign In or Sign Up now to post a comment!
Loading...
0 / 00Unsaved Playlist Return to active list
    1. Your queue is empty. Add videos to your queue using this button:
      or sign in to load a different list.
    Loading...Loading...Saving...
    • Clear all videos from this list
    • Learn more