prentsarako, prensa, press +info: desordutan@desordutan.com
2005. urteko udazkenean, Tolosan, bapatean eta abixatu gabe (ideia eta burutaziorik onenak bezala) jaio zen. Txus, Iñigo, Julen eta Egoitz...DESORDUTAN dira, powerpop nahiz pop-rockaren bidezidorretik dabilen banda, horrela tokatu delako...ez baitira horrelako etiketen lagun. Lehen kontzertua 2006ko apirilean eman zuten Tolosako Bonberenean...eta geroztik lotura berezia izan dute bertako 'piromanoekin'. Izan ere, bertan kontzertu eta grabaketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute: 2006eko neguan euren lehen maketa (Skritx+Etxebe teknikariak), 2008ko udaberrian Kilometroak 2008ko kantu ofizialean (Txap teknikaria)... Urte hauetan makina bat zuzeneko eskeintzeko parada izan dute, taula gainean egungo eszenako talde esanguratsuenekin topo eginez. Jadanik lanean ari dira, (kontzertuak alde batera utzi gabe!) beren lehen LPa izango dena prestatzen. Bitartean entzungai dituzu hemen kantuok.
prentsarako, prensa, press +info: desordutan@desordutan.com
2005. urteko udazkenean, Tolosan, bapatean eta abixatu gabe (ideia eta burutaziorik onenak bezala) jaio zen. Txus, Iñigo, Julen eta Egoitz...DESORDUTAN dira, powerpop nahiz pop-rockaren...