Astrapala Proiektua 2008. urteko udazkenean jaio zen egitasmoa da. Proiektu honen xedea, musika lezamatarren artean zabaltzea da. Horrezaz gain, euskara, herri-kultura, elkarbizitza eta pertsonen arteko hartu-emanak sustatzea du helburu. Horretarako, hainbat ekimen burutuko dira aurrerantzean, besteak beste: saio didaktikoak, ikastaroak, erakusketak eta kontzertuak. Hala, tradizioa eta modernitatea, gazteak eta helduak, euskaldunak eta erdaldunak,... musikaren bidez uztartuko dira iniziatiba integratzaile bat sortuz.
Proiektua talde trinko batek osatzen duen arren, herriko musikazale eta elkarteak ere barne hartuko ditu, egitasmo plural eta aberats bat eraikiz. Beti ere, dakigunetik ez dakigunera...
Astrapala Proiektua 2008. urteko udazkenean jaio zen egitasmoa da. Proiektu honen xedea, musika lezamatarren artean zabaltzea da. Horrezaz gain, euskara, herri-kultura, elkarbizitza eta pertsonen arteko hartu-emanak sustatzea du helburu. Horretara...