"Putza! Egundaino ez dixi hainbertzeko elurrik egin ezik aste hunten!" Halaxe elekatu zitzaukun aita leihotik elurrari so eta so, beha eta beha. Izanez ere, ari baitzuen, zinez ari, eta biharamunean ezin gintezke Sartagudarat bideari lot. "Putza!", aitak, "Zakurraren putza! Mila debru, apez eta sorginen putza oro batean purrut!" Nik dakita zonbat halako egin zuen aitak. Eta segitu: "Aroaren zirtzila, pirtzila, purtzila, ziztrina, kiskila, apo-kiskila!" Ez zen bertzerik, baina. Atxiki behar.

norastorgarlensiu 1 month ago