Aitatxik jakin ukan balu zein ote zuen sukalde-xokoan, ez zatekeen ohatzetik jalgi. Ez zatekeen amatxiren sahetsetik berezi eta sukalde-xokorat joan. Ez zukeen, ez, amatxi ohatzean utzi eta sukalde-xokorat abiatu. Ez dut uste hala jokatu zatekeen... Edo, heldubada, bai; menturaz, joan zatekeen ganbaratik at, hain xuxen Herio amatxiri ez ohartzeagatik, haren aldetik aldarazteagatik, eian hura xahu aterako zen. Batek jakin! Aitatxi Balbeak sukalde-xokoan zuen atzeman, eta bereki ereman, nahit´ez.

norastorgarlensiu 3 months ago